Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Azken Mintegia (Urriaren 27an egindakoa)

 

 

 

Berriak - Prentsa oharrak

Hamabost adituk aztertu dute immigrazioa-euskara bikotea Hermes aldizkarian

• Guztiak bat datoz euskara kohesio-hizkuntza bilakatu behar dela gero eta anitzago eta berdinkideagoa den gure gizartean. • “Euskal herritar berrien” etorrerak aldaketak ekarri dizkigu eta aldaketa horiek hizkuntza-esparruan ere isla izan dute.


asteartea, 2020.eko urriak 13

Hamabost adituk aztertu dute immigrazioa-euskara bikotea Hermes aldizkarian

Euskararen biziberritzea aurrera doa gizartearen arlo guztietan, baina abiada desberdina darabil horietako bakoitzean. Jakina denez, beste herrialde batzuetatik etorritako milaka lagun bizi dira gure artean, eta horrek hainbat aldaketa eta ondorio ekarri ditu esparru guztietara, baita hizkuntzaren arlora ere.

 

Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakian (65), hamabost adituk gai horri buruzko gogoeta egin dute eta galdera hauei erantzuten saiatu dira: Jakin dugu etorkinak euskarara hurbiltzen? Eta, etorkinen ikuspuntutik, zertarako balio die euskarak hona iristean?

 

Aditu guztiek uste dute erronka dela hizkuntza-komunitate indartsu, ireki, koloreanitz eta erakargarria eraikitzea.

 

Joan den abenduan, Covid-19ak sorrarazitako krisia hasi baino apur bat lehenago, Euskaltzaindiarekin elkarlanean antolatutako mintegi baten emaitza ditugu gogoetok.

 

Zenbaki honetan, ondokoek parte hartu dute: Erramun Osa, Euskaltzaindiaren idazkariordea; Lide Amilibia, Eusko jaurlaritzako Gizarte Politiken sailburuordea; Beatriz Otero, UPV/EHUko irakaslea eta Ikuspegiko ikertzailea; Eguzki Urteaga, UPV/EHUko Soziologia saileko irakaslea; Harkaitz Zubiri, UPV/EHUkoa; Gorka Moreno, UPV/EHUko irakaslea eta Ikuspegiko zuzendaria; Biotza Piko, Gasteizko Berritzegunekoa; Francisco Luna, Ebaluazioaren Euskal Erakundearen (ISEI-IVEI) zuzendari ohia; Julen Aranguren, Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasun teknikaria; Mario Zapata, soziologoa eta eta migrazio-gaietan aditua; Alfonso Ríos, CCOO Euskadiko euskara arduraduna; Pello Igeregi, ELA sindikatukoa; eta Amaia Aurrekoetxea-Arantza Vázquez, LAB sindikatukoak.

Xabier Aierdiri, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren sortzaileari eta Begirune Ikerketa eta Immigrazio Laborategiaren sortzaileari egindako elkarrizketak osatu du zenbakia. 1980tik 2017ra bitartean, EHUko irakasle izandakoak pandemiaren balantzea egin du eta “gizarte gisa, oste txarra ekarriko digula eta apalagoak izan beharko ginatekeela” esan du. Bestetik, gaineratu du “klase politikoak erantzun bikaina eman diola Covid-19aren ziozko krisiari” eta “oso puntuazio handia ematen diola herritarren jarrerari”.

 

Julian Camilo Briceño artista digitala izan da azken ale honen kolaboratzaile artistikoa.
 

Comments (0) Number of views (227)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

65. zenb. (2020) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa