Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

SARTU

Berriak - Prentsa oharrak

1936ko Gerran, faxismoaren aurka borrokan ibili ziren gizon-emakumeentzako omenaldia

Gaurko ekitaldian, tropa frankistek Bilbo okupatu zutenetik 83 urte bete direla gogoraraziko da.


ostirala, 2020.eko ekainak 19

1936ko Gerran, faxismoaren aurka borrokan ibili ziren  gizon-emakumeentzako omenaldia

Aurten ere 2020koa hogeita laugarren edizioa izan da Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial fundazioek, Manu Robles-Arangiz Institutuak, Ikerketa Marxisten Fundazioak eta Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioak ELA-STV, UGT eta CNT sindikatuek eta EAJ-PNV, PSE-PSOE, EAE-ANV eta PCE-EPK alderdiek, Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren inguruan, omenaldia egin diete Gerra Zibilean, orduko Euzko Jaurlaritzaren agindupean, euskal herritarren legezko agintariak eta askatasuna defendatu zituzten gizon-emakumeei.

 

Azken hamalau urteotan, lehen aldiz ez da gudaririk, milizianorik edo borrokalaririk izan ekitaldian. Lege biologiko hutsagatik, azken urtean, aurreko edizioetan parte hartu zuten Jose Moreno (San Andres batailoia) eta “Aterpe 1936” elkarteko idazkari Jose Mª Pastor joan zaizkigu. Alejandro del Amo milizianoak (Meabe Batailoia) ere ezin izan digu lagundu, bere osasun egoera delikatuagatik. Hala ere, bertaratutako guztiek gomutatu dituzte, bai eta, haiek bezala, faxismoaren aurka eta askatasunaren zein demokraziaren alde onena eman zuten milaka gudari, miliziano eta gizon-emakume.

 

COVID-19k sorrarazitako osasun-egoeraren eraginez, gehienez ere, deia egin duten erakundeetako bina ordezkarik parte hartu ahal izan dute lore-eskaintzan. Artxandan izan dira, besteak beste, Andoni Ortuzar, EAJ alderdiaren EBBko presidentea, Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkidearekin batera; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia; Mª Jesus San Jose, Lan eta Justizia sailburua; Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

 

Gaurko ekitaldia batera gertatu da frankistek Bilbo okupatu zuteneko egunaren 83. Urteurrenarekin, 1937ko ekainaren 11tik 19ra gudariek eta milizianoek matxinatutako tropen aurka izandako borroka heroikoaren ondoren, azken egunetan Artxandako mendian bertan, hau da, lore-eskaintza egin den lekuan.

 

Portugaleteko artista Juanjo Novellak egin zuen “Aterpe 1936” eskultura. 2006ko ekainaren 18an inauguratu zen eta horren bidez, gerrako frontean nahiz atzeguardian, espetxeetan eta kaleetan, gerran zein diktaduran Euskadi defendatu zuten gudari, miliziano, gizon eta emakumeak gogoratu eta omenaldia egin nahi zaie.
 

Comments (0) Number of views (151)

Tags:

DEIA: Euskal historiak atalean argitaratutako azken artikulua

MEZU@

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

HERMES aldizkaria: azken alea

64. zenb. (2020) salgai

 

Harpidetza online

Erosteko, sakatu hemen

handitu irudia

       

  •  

  •  
  • Erakunde hauen laguntzarekin:

© 2013-2020 Sabino Arana Fundazioa