Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Efemerideak, biografiak, ...

Begoñako Andra Mari, Bizkaiko zaindari

Gaurkoa lako egun batean, 1903ko apirilaren 22an, Pio X. aita santuak Bizkaiko zaindari izendatu zuen Begoñako Andre Maria.

Gehiago irakurri

Enbata: aldizkari izatetik mugimendu politikoa sortzera Iparraldean

Gaurkoa lako egun batean, 1963ko apirilaren 21ean, Enbata deituriko Iparraldeko euskal mugimendu abertzaleak batzarra egin zuen Itsasun, Frantziako Estatuan euskal departamentu bat sor zedin proposatzeko.

Gehiago irakurri

“Seven Seas Spray”: garaipen-sarrera Bilbon

Gaurkoa lako egun batean, 1937ko apirilaren 20an, Seven Seas Spray merkataritza-ontzi galestarrak Bilbon porturatu zen, matxinatuek mehatxatu arren.

Gehiago irakurri

Eustakio Mendizabal, “Txikia”: ETAko buruzagi eta militantea

Gaurkoa lako egun batean, 1973ko apirilaren 19an, Eustakio Mendizabal, “Txikia”, ETAko buruzagi izandakoa, hil zuen poliziak Aberri Egunaren bezperan.

Gehiago irakurri

“Kili-kili”, euskara sustatzearen alde umeen artean

Gaurkoa lako egun batean, 1966ko apirilaren 16an, Bilboko San Anton parrokiako Euskal Katekesiaren babesean eta Klaudio Gallastegi apaizburuaren eta Jose Antonio Retolazaren eskutik, ume euskaldunentzako koadernotxo bat atera zen argitara.

Gehiago irakurri

San Mixel Garikoitz: euskal santua

Gaurkoa lako egun batean, 1797ko apirilaren 15ean, Ibarren (Nafarroa Beherea) jaio zen Mixel Garikoitz, Betharramgo Jesusen Bihotzeko Apaizen Kongregazioa (Baionako Apaizak) sortu zuen euskal abadea.

Gehiago irakurri

Leizaolaren ezkutuko bisita Gernikan

Gaurkoa lako egun batean, 1974ko apirilaren 14an, Jesus Maria Leizaola lehendakariak Gernika bisitatu zuen ezkutuan, erbestetik etorrita, urte hartako Aberri Eguna zela eta.

Gehiago irakurri

Eusebio Maria Azkue: Bizkaiko olerkari ospetsua

Gaurkoa lako egun batean, 1813ko apirilaren 13an, Eusebio Maria de los Dolores Azkue jaio zen Lekeition. Bizkaiko olerkari eta matematikari ospetsua izan zen Resurreccion Maria Azkue apaiz eta filologoaren aita.

Gehiago irakurri

1967ko apirilaren 12a: euskal abadeak erregimen franquistaren errepresioa salatzen eta Bandasko (Basauri) langile grebalarien alde

1937ko ekainean Bilbo frankistek harrapatu zutenetik ezinezkoa zirudiena gertatu zen hirian 1967ko apirilaren 12an, abadeak sotanaz jantzita eta Gobernuaren kontra manifestazioan.

Gehiago irakurri

1882ko apirilaren 9a: Luis eta Sabino Aranaren arteko solasaldia

Gaurkoa lako egun batean, 1882ko apirilaren 9an, Luis Aranak Sabino anaia konbentzitu zuen euskal nortasunaz jabetu zedin Abandoko (Bilbo) etxeko lorategian paseatzen ari zirela.

Gehiago irakurri
RSS
123578910Last

Aurkibidea: eduki digitalak

.- Euskal historiak: efemerideak, biografiak, gertaera eta pertsonaia historikoak, erreportaiak,…

 

.-  Argazkiak: albumak, artxibo-agiriak, museoko piezak...

 

.-  Bideoak: euskal gizartea XXI. mendean

 

© 2013-2021 Sabino Arana Fundazioa