
Sabino Arana Fundazioak herritarrei zabaltzen dizkie bere ateak hainbat eduki digitalera doako sarbidea eskainiz: artikulu historikoak, argazkiak, artxibo-agiriak, biografiak, ikusentzunezkoak, eta abar.
Koronabirusaren (COVID-19) hedapenak kulturaren esparruarekin lotutako erakundeak (besteak beste, artxiboak, museoak eta fundazioak) ixtera behartu du. Egoera horren aurrean, erakunde horietako askok erabaki dute ateak jendeari zabalik edukitzea modu birtualean.
Sabino Arana Fundazioak eta BBK-k joera horren adibide izan nahi dute, erabiltzaileengana linean hurbilduta, guztien ondoan jarraitu ahal izateko. Eta horretarako, teknologia berrien erabilera areagotu eta bultzatuko dugu: SAFen webgunea, sare sozialak, Youtubeko kanala… baita Fundazioak darabiltzan gainerako plataformak ere, gorderik ditugun ezaupide eta jakinbide guztiak zabaldu eta partekatzeko helburuz.