Agiri funtsak
Euzko Alderdi Jeltzalearen agiritegi historikoa gailentzen da, honen sorreratik 1895ean, agintari politiko, alderdikide, jarraitzaile eta inguruko erakundeen funtsak historian zehar eta munduko edozein tokitakoak barnean direla.
Funts garrantzitsu honetaz gain, gure Agiritegian Euskadirekin eta euskaldunekin orokorrean zerikusia duen dokumentazio zabala gordetzen da, XIX. mendetik aurrera, leku askotarikoa, baita emigrazio, erbeste, gerra zibil, munduko gerra, klandestinitate, gartzela, erresistentzia eta antifranskimoari buruzkoa ere, besteak beste (dokumentazio guzti hau dohaintza partikularrei esker jaso dugu gehienbat). Kontsultatu
Liburutegia
33.700 aletik gora ditu eta XVI. mendetik hasita gaur egun arte, Historia Garaikide (euskal Historia eta orokorra), Politika, Antropologia, Zuzenbide eta Giza Zientzietan espezializatua dago. Ikusi katalogo pdf-an
Hemeroteka (aldizkari eta egunkariak) Ikusi katalogo pdf-an
7.400 izenburu ezberdin, 191.000 ale, XIX. mendetik aurrera eta Historia Garaikide (euskal Historia eta orokorra), Politika, Antropologia, Zuzenbide eta Giza Zientzietan espezializatua. Nabarmendu daitezke bai bertan bai erbestean argitaratutako euskal argitalpenak, talde politiko errepublikar ezberdinenak, Europakoak, etab.