Bai Euskal Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoan eta bai Euskal Abertzaletasunaren Museoan mota askotako agiriak, materialak eta gauzakiak daude, jendeak nahiz taldeek egiten dituzten dohaintza eta lagapen eskuzabalen emaitza, hain zuzen; horrek abertzaletasunaren ondarea artatzen laguntzen du eta, aldi berean, berori gizartearen zerbitzurako ipintzen. Gure ondare kulturala aberasten lagundu dezakeen edozein agiri edo materialik eman nahi izanez gero, bidali iezaizkiguzu zure datu pertsonalak eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskerrik asko.