Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

“Bizkaiko gizarte-ongintza XIX. mendearen amaieran. Casilda Iturrizarren kasua”

Anton Pérez Enbeita historialariaren hitzaldia, apirilaren 10ean, asteazkenarekin, 19:30ean, Burtsaren eraikinean (Pilota 10, Bilbo).


astelehena, 2019.eko apirilak 8

“Bizkaiko gizarte-ongintza XIX. mendearen amaieran. Casilda Iturrizarren kasua”

Apirilaren 10ean, Burtsaren eraikinean (Pilota kalea 10, Bilbo), 19:30etik aurrera, Anton Pérez Enbeita historialariak Bilboko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak Casilda Iturrizarren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko antolatu duten bigarren hitzaldia eskainiko digu Antón Pérez Enbeita historialariak.

 

Epaltzaren alarguna izenaz ere ezaguna zen Casilda Iturrizar andrea Bizkaiko hiriburuko mezenas eta ongile handienetakoa izan zen XIX. mendearen amaieran.

 

Bizkaiko gizarte-ongintza XIX. mendearen amaieran. Casilda Iturrizarren kasua izeneko hitzaldian, Pérez Enbeitak garai hartako gizartearen ikuskera eta eliteek behartsuenei emandako laguntza jorratuko ditu. Ongile horien guztien artean, Casilda Iturrizar andrea mezenas nabarmen eta esanguratsuenetakoa izan zen.

 

Antón Pérez Enbeitak ikerlan bat burutu du Casilda Iturrizar andreak sustatutako ongintza- eta laguntza-jarduerei buruz, zehatzago esanda, azken 116 urteotan eman diren Epaltzaren alargunaren bekei buruz.

 

Hitzaldian, UPV/EHUko Historia Garaikideko katedradun Joseba Agirreazkuenagak aurkezle eta moderatzaile jardungo du.

 

 

Anton Pérez Embeita

Historialaria. UPV/EHUko Historia lizentziaduna da eta Historia Garaikideko masterduna. UPV/EHUko Historia Garaikideko doktoregaia da  eta “Biography and Parliament” izeneko ikerketa-taldean parte hartzen du, Bilboko Udalaren bidez, frankisten tokiko boterea ikertzen duen tesia garatzeko helburuz. Bilbaopedia osatzen lagundu du (Bilbo eta Gerra Zibila atalean), bai eta Memoriaren ibilbideak izeneko lan mardula bururatzen, hirigune eta biztanleguneetako bonbardaketen atalean, eta GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak prestaturiko bonbardaketen mapa digitala lantzen.

 

 

 

 

Comments (0) Number of views (111)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 60. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia

 

 

  •  

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • Erakunde hauen laguntzarekin:

  •                           

© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa