Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

Otsailaren 28an, ostegunarekin, 19:30etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.


osteguna, 2019.eko otsailak 21

Francoren armadak 1939an Katalunia okupatu ostean, euskal herritarren erbestealdiaz jardungo du Iñaki Goiogana historialariak

Iñaki Goiogana historialariak “Euskaldunak porrotaren bidean: Katalunia, Pirinioak, Argelès, Gurs, La Roseraie…” izeneko hitzaldia emango du datorren ostegunean, hilaren 28an, 19:30etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Francoren armadak Katalunia okupatu zuenetik eta bertako bizilagunek erbestealdira jo behar izan zutenetik 80 urte bete direla eta, Sabino Arana Fundazioak antolatutako “GOIAN ZERUA ETA BEHEAN LURRA. ERBESTERA BIDEA. 1939” deritzon hitzaldi-sortakoa dugu ostegunekoa.
 
Zenbatespen batzuen arabera, 500.000 lagunek irten behar izan zuten Kataluniatik frankisten errepresiotik ihesi, besteak beste, Kataluniako printzerrira ihesi heldu ziren sei edo zazpi mila euskal herritar: horietako batzuk 1936an heldu ziren Kataluniara, Gipuzkoa okupatu ostean, eta beste batzuk 1937an, Euskadi autonomiaduna erori eta gero.

 

Milaka euskal herritar horien artean, bazegoen Jose Antonio Agirre lehendakaria. Izan ere, beren-beregi joan zen Paristik Kataluniara, bertan zeuden euskal iheslariak ebakuatzeko lanak zuzentzera.

 

Iñaki Goioganak gizon-emakume, ume eta adineko haiek guztiek pairatu behar izan zituzten zoritxar eta zailtasun guztiak aletuko ditu: airetik nahiz lurretik egindako jazarpena, muturreko klima, kontzentrazio-esparruak, diru-eskasia, osasun-beharrizanak…
 

Comments (0) Number of views (749)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 60. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia

 

 

  •  

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • Erakunde hauen laguntzarekin:

  •                           

© 2013-2019 Sabino Arana Fundazioa