Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

Hitzaldia: Álava sarea, erresistentziaren hazia

Asteazkenarekin, 19:00etan, Donostiako Aiete Kultur Etxeko erakusketa-aretoan, Josu Chuecarekin


astelehena, 2018.eko irailak 10

Hitzaldia: Álava sarea, erresistentziaren hazia

Donostiako Aiete Kultur Etxeko erakusketa-aretoan (Aiete pasealekua 63, Donostia) ikusgai dagoen “Álava sarea. Emakume ikustezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947” izeneko erakusketaren ildotik, irailaren 12an, asteazkenarekin, 19:00etan, UPV-EHUko irakasle eta historialari Josu Chuecak “Álava sarea, erresistentziaren hazia” izeneko hitzaldia emango du.

Honako erakusketa hau irailaren 26ra are egongo da ikusgai eta Luis Álava Sautu Álava sarearen ordezkari eta arduradun nagusia fusilatu zutenetik 75 urte beteko direla gogoratzeko ekitaldien barruan antolatu da. Luis Álavaren izenaz bataiatu zuten sareak, 1936 eta 1940 urteen artean, hots, Gerra Zibilak iraun zuen artean eta Francoren diktaduraren hastapenetan, ezin ahala konta elkartasun-ekintza gauzatu zituen presoen, erbesteratuen eta familien alde. Era berean, sareko kideak aliatuentzako espioitza-lanetan aritu ziren.

Aipatutako ekintza horien guztien sustatzaile Delia Lauroba eta Itziar Mugika donostiarrak, Bittori Etxeberria (Elizondo) eta Tere Verdes (Bilbao) eta beste berrogeita hamar bat gizon-emakume ditugu.

Comments (0) Number of views (483)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 59. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia

 











    • Erakunde hauen laguntzarekin:

    •                           

    © 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa