Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Euskal lurraldeetarako Luis Aranak sorturiko ikurrinen diseinuan oinarrituriko zapia. Bilboko “El Capricho” saltokian saltzen zen 1929an.   Pañuelo basado en el diseño de Luis de Arana de las banderas de los territorios vascos. Adquirido en los Almacenes “El Capricho” en Bilbao en 1929.   Museo del Nacionalismo Vasco. Sabino Arana Fundazioa

HISTORIA DE LOS VASCOS: Azken artikulua

Bi gaztek, Mirarik eta Unaik, EZ beti da EZ! kanpainak jasotako Sabino Arana 2017 saria utzi dute EUDELen egoitzan

• Saria gordetzeko aukeratu dute EUDEL; izan ere, Euskadiko udalerri guztiak biltzen ditu, eta hori da, hain zuzen, eguneroko bizitza gauzatzen den espaziorik hurbilena, non elkarte, erakunde, herritarren kolektibo eta instituzioek borrokan diharduten egunez egun, indarkeria sexistak eta genero indarkeriak eragiten duten gaitz sozialari aurre egiteko.


asteartea, 2018.eko otsailak 27

Bi gaztek, Mirarik eta Unaik, EZ beti da EZ! kanpainak jasotako Sabino Arana 2017 saria utzi dute EUDELen egoitzan

Mirarik eta Unaik Sabino Arana 2017 saria jaso zuten Bilboko Arriaga Antzokian, joan den urtarrilaren 28an, EZ beti da EZ! / ¡NO es NO! ekimenaren izenean. Saria jaso ondoren, EUDELek Bilbon duen egoitzan utzi dute, aurretik iragarri bezala. Saria euskal gizarte osoari dagokionez, EUDEL hautatu da sari hau gordetzeko leku gisa; izan ere, udal erakunde honek Euskadiko udalerri guztiak ordezkatzen ditu, eta, udalerri horietan guztietan, bertako elkarte, erakunde, herritarren kolektibo eta instituzioek egunero dihardute borrokan, genero indarkeriaren aurka.

Saria jasotzean, Mirari eta Unai Euskadiko gizarte osoaren ordezkari bihurtu ziren. Gure gizartea arazo honen aurrean kezkatuta, konprometituta eta jardunean dago, eta EZ beti da EZ! gure herrialdeko txoko guztietara eraman nahi du.

EUDELeko elkarteburu Imanol Landa eta Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxa bertan zeudela, Mirarik eta Unaik sariaren domina EUDELen Batzorde Eragilea biltzen den aretoan utzi dute. Aipatutako organoa EUDELen zuzendaritzako organo gorena da, eta Euskadiko udalak ordezkatzen dituzten 15 alkatek osatzen dute.

Ekitaldian, Imanol Landak esker ona agertu dio Sabino Arana Fundazioari: “ohore handia da EUDELentzat, udalerri guztien topagunea den aldetik, euskal gizarte osoak berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren kontra egindako lanagatik jasotako aintzatespenaren gordailu izatea”. Landa elkarteburuak nabarmendu du EUDELek ondo baino hobeto ulertzen dituela “Ez beti da Ez!” ekimenak saria jasotzeko arrazoiak; izan ere, “berdintasuna eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da gizarte osoaren konpromiso eta lan bateratua. Lan kolektibo honen oinarria balioen eta jokaeren transmisioa da, egunerokoan kontzientzia hartu eta berdintasuna sendotu dezagun, gure ekintza eta jokabideen bitartez, hala espazio pribatuan nola publikoan. Mirarik eta Unaik, besteak beste, etorkizuna irudikatzen dute; belaunaldi berrientzat, hain zuzen, berdintasunean oinarritutako udalerriak eraiki behar ditugu guztion artean, non gizon eta emakumeek eskubide eta aukera berberak izango dituzten.

Domina bat, aintzatespen gisa

Saria domina bat da, 26x26x5 cm-ko eskultura txiki batean txertatuta, aintzatespenaren testua grabaturik duela. 

Aintzatespenaren testua:

Euskadiko bazter guztietan entzuten den EZ beti da EZ! oihu kolektiboaren zentzua aitzatetsi eta saritu nahi du Sabino Arana Fundazioak. Oihu horrek bere baitan biltzen du indarkeria sexistaren eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeen ahots nahigabetu eta ia beti isilarazia; gaitz sozial horren kontra borrokan aritu diren eta oraindik aritzen diren elkarte, erakunde herritarren kolektibo eta instituzioen ahots konprometitu eta aktibista, eta indarkeria mota oro desagerrarazteko asmoz gero eta kontzientzia eta konpromiso handiagoa agertzen duen euskal gizarte osoaren ahots irmo eta erabakigarria. EZ beti da EZ! ekimenak BAIEZKO oihu zaratsua izan nahi du, gizon eta emakumeen arteko diskriminazioaren kontra, ekintza positiboaren alde eta berdintasun eraginkorraren alde, bai mundu osoan bai Euskadin.

Ez beti da EZ! ¡NO es NO! “oihu kolektiboaz” gain, joan den urtarrilaren 28an izandako Sabino Arana 2017 sarien ekitaldian, Koopera, Ramón Barea, Gerediaga Elkartea eta Abel Barriola saritu zituzten.



Comments (0) Number of views (4942)

Tags:

Gure komunikazioak jaso nahi badituzu (deialdiak, prentsa oharrak, iritzi artikuluak, etab.), Mezu@ harpidetu:


 

 

 

 

 

 

 

 

=============================================================================================================


HERMES ALDIZKARIA, 60. zenb. salgai

  Harpidetza online

  Erosteko, sakatu hemen

  handitu irudia

 
  •  
  •  

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • Erakunde hauen laguntzarekin:

  •                           

© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa